Rogamos, para consultas y reservas, durante las fechas de Mayo y Junio '20, se pongan en contacto via mail a: info@arantzahotela.com


2020ko Maiatza eta Ekainean zehar erabilgarritasuna eta zalantzak argitzeko, info@arantzahotela.com mail helbidean gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke.
Overlay Text

POLITXOI Premium Gela

"Nirea egin nuen gorputza, askatu ezinik gelditu arte. Baina lotuta egotea ez da elkar ukitzea, ez da elkar laztantzea. Elkarrekin itsatsita egotea baino ez da."


EZAUGARRIAK
  • Arantza Hotelerako diseinatutako altzari esklusiboak
  • Dutxa italiarra
  • Bainuontzi biribila
  • Hästens koltxoia
  • Terraza
  • Intsonorizazioa
  • Gosaria logelan barne
  • Azalera: 50 m²
EKIPAMENDUA
  • Egunero berritzen den edaritegi txikia
  • Ile lehorgailua
  • Kulunkaulkia
  • Hamakak
  • Haririk gabeko telefonoa

  • Haririk gabeko telefonoa
  • Goi mailako Per Purr harrera produktu naturalak
  • Kutxa gotorra. Plasma telebista
  • wifia

POLITXOI logelak 50 m2 dauzka. Terrazak mendebaldera ematen du. Bertara ateratzen bazarete, Izu mendia ikusiko duzue. Haren atzean Artikutzako urtegia dago, bisita bat merezi duen parke natural ikusgarria. Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean. Altzari guztiak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak, etab.) gure hotelerako diseinatu dituzte; esklusiboak dira. Oheak Hästens izen handiko markakoak dira, King neurrikoak. Birentzako oheak edo bakarkakoak dituzue aukeran (eskatu ezazue). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa lasaigarria eta sendagarria izatea dute helburu.

Gela mugikortasun urriko pertsonentzat dago egokitua, gelako bazter guztietara iritsi ahal izateko, baita bainugelan eta terrazan ere. Bainugelako konketak zumar-sustraiaz daude eginak. Zuhaitz hau ibaiertzetan hazten da, eta uraren aurkako babes naturala dauka. Harrera-produktuak Per Purr markakoak dira, % 100 naturalak, osagai toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak. Eskuz egiten dituzte, maitasun handiz. Armairu barruan, edaritegi txiki bat dago (fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak edo bonboiak dauzkana), eta kutxa gotorra (barruan aurkituko dituzu hura erabiltzeko argibideak). Gosaria logelan barne dago

 

Gau bateko egonaldiak – pack- 595€/pack + %10eko BEZetik hasita

Gau bat baino gehiagoko egonaldiak 370€/gaua + %10eko BEZetik hasita

Gosaria logelan, minibar eta ongietorri detailea barne !
Kategoria erreserbatu Gela

Harremanerako inprimakia

Jarri haremanetan gurekin logelari buruzko zalantzaren bat galdetzeko

Betebeharreko eremuak *

Egiaztapen kodea