Arantza Hotela: bizi itzazu modu berezi batean erlaxazioa eta gastronomia

5 izar dituen Adults Only Hotel Esklusiboa zure bikotekidearekin deskonektatzeko

arantzahotela iso negro 1

Bizi esperientzia paregabea Nafarroako Pirinioen bihotzean

Art Hotela gara; lan minimalistan kurbak eta zur naturala dira nagusi, giro atsegina eta goxoa eragiten dutenak. Artea eta kultura darien sormen-lan zoragarriak dira.

Gure Gourmet jatetxean prestatutako plater bikainekin zaintzen zaituztegu, gure hornitzaileek ekoitzitako produktuekin, bertakoak, egunerokoak eta garaian garaikoak, kalitate estandar altuenekin eta nekazaritzarekiko duten grin horrekin. Ecolabel hotela, % 100 jasangarria, Donostiatik gertu, Michelin izarren kontzentraziorik handiena dagoen tokian.

Gure esperientzia esklusiboak ditugu, bikotearentzako spa pribatua eta atsedenaldi handienerako pentsatutako gelez gozatu ahal izango duzue. Hästens markako gure oheak munduko onenetakoen artean daude. Isiltasunak eta naturak bilduko zaituzte.

Miarritzeko, Iruñeko eta Donostiako aireportutik ordubetera gaude.
Bilbotik ordu eta erdira eta Bordeletik bi ordu eta erdira.

Alberto Madinabeitia
ARANTZA HOTELEKO ZUZENDARIA
arantza hotela suite mattea habitacion 1
Gure gelak

Luxuzko hamaika gela zabal eta argitsu naturara irekitzen dira leiho handietatik.

Horietako bakoitzak bainuontzi bat du erdian, erlaxatzeko eta ongizaterako espazio esklusibo bat sortuz; Zentzumen guztientzat oparia.

Romantic Art Hotela, zure egonaldian zehar ezagutuko duzun maitasun istorio magiko baten inguruan diseinatua.

Gure lurreko zaporeak sentí itzazu

Gastronomia Arantza Hotelako esperientziaren funtsezko parte da.

Nafarroako eta Euskal Kostako ekoizleekin elkarlanean arretaz hautatutako tokiko eta modu jasangarrian ekoitzitako osagaiekin lan egiten dugu, zaporez aberatsa den sukaldaritza autentiko eta osasungarria eskaintzeko, atseden berritzailea sustatzen laguntzen duena.

Aukera begetarianoak eta beganoak ere eskaintzen ditugu.

arantza hotela mesa comida
arantza hotela spa scaled 1
Esperientzia paregabeak

Hamaika gauza egin, edo egonean egon. Zeuk erabaki!

Esan iezaguzu zer gustatzen zaizun: kultura, natura, kirola, gastronomia… Azaldu iezaguzu zer apeta duzun, eta zure neurriko esperientziak eskainiko dizkizugu, bikoteentzako esklusiboak. Dela gure landa-inguruan, dela gertuko hirietan, hamaika aukera dituzu une ahaztezinak bizitzeko.

Ekitaldiak

Non zainduko zaitugun buruan duzun hori errealitate bihur dadin. Giro lasaian eta distrakzioetatik urrun. Hotela esklusiban gordeko dugu. Ezagutu gure ekitaldiak toki paregabe batean.

arantzahotela arthotel 1

Arantza Hotela Esperientzia

Google 4,9/5
Booking 9,7/10
Tripadvisor 4,8/5
Left Menu Icon
arantzahotela logo negro
Enlaces a nuestra política de privacidad, aviso legal, de uso y cookies

Enlaces a nuestra política de privacidad, aviso legal, de uso y cookies

Política de privacidad
Política de Cookies