Espeleologia
Arantzako haitzuloetan
Ikusi nahi al duzu lurra barrutik, aditu baten laguntzaz? Harrigarria bada ere, beste mundu bat dago lur-azpian. Izan ere, sekulako bide-zuloak eta kare-harrizko forma bitxiak eraiki ditu urak han.
Ilunpetan, antzinarotik datozkigun soinuei erreparatuko diegu. 3h 30’ irauten du jarduerak, eta haietako 2 kobazuloan emango ditugu.
Zikintzeko moduko arropa ekarri behar duzue (ez da komeni lumazko anoraka janztea), eta mendiko oinetako erosoak. 4 m-ko bidezulo bat dago, eta sokaz 3 m igo behar da.
Taldea 8 lagunez osatuko da gehienez ere (ez da egokia 10 urtetik beherakoentzat). Espeleologian eskarmentua duten pertsonei baino ez diegu gomendatzen esperientzia hau.