Logela

KARIO

Deluxe KARIO

Deluxe KARIO

50 m2 I Bainuontzi biribila I Hästens koltxoia I Terraza

Aske, elkarrekin aske

Deluxe logelak 50 m2 dauzka. Terrazak iparraldera ematen du. Bertara ateratzen bazarete, Larrun mendia ikusiko duzue, tontorreraino joateko tren ospetsua daukana.

Deluxe logelak 50 m2 dauzka. Terrazak iparraldera ematen du. Bertara ateratzen bazarete, Larrun mendia ikusiko duzue, tontorreraino joateko tren ospetsua daukana. Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean. Altzari guztiak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak, etab.) gure hotelerako diseinatu dituzte; esklusiboak dira. Oheak Hastens izen handiko markakoak dira, King neurrikoak.

Deluxe logelak 50 m2 dauzka. Terrazak iparraldera ematen du. Bertara ateratzen bazarete, Larrun mendia ikusiko duzue, tontorreraino joateko tren ospetsua daukana. Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean. Altzari guztiak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak, etab.) gure hotelerako diseinatu dituzte; esklusiboak dira. Oheak Hastens izen handiko markakoak dira, King neurrikoak. Birentzako oheak edo bakarkakoak dituzue aukeran (eskatu ezazue). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa lasaigarria eta sendagarria izatea dute helburu. Munduko oherik onenetakoa duzue hauxe.

Gela mugikortasun urriko pertsonentzat dago egokitua, gelako bazter guztietara iritsi ahal izateko, baita bainugelan eta terrazan ere. Bainugelako konketak zumar-sustraiaz daude eginak. Zuhaitz hau ibaiertzetan hazten da, eta uraren aurkako babes naturala dauka. Harrera produktuak Per Purr markakoak dira, %100 naturalak, osagai toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak. Eskuz egiten dituzte, maitasun handiz. Armairu barruan, edaritegi txiki bat dago (fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak edo bonboiak dauzkana), eta kutxa gotorra (barruan aurkituko dituzu hura erabiltzeko argibideak).Gosaria logelan barne dago.