Gastronomia eguna
Janaria eta lagunak
Kultura barrutik ezagutzeko aukera dugu gaurkoan. Gustatzen zaigu gurera etortzen direnekin janariaren inguruan elkartzea. Horregatik, gure kuadrillarekin batera elkarte gastronomiko batera joan gaitezke, txoko edo elkarte delakora. Elkarte horietara hango bazkideren baten senide edo lagunak baino ezin dira sartu.
Kanpoko bisitari gutxik izaten dute aukera elkarte gastronomiko batean janaria prestatu eta otordua egiteko. Gustuko baduzu jatea eta lagunekin solasean aritzea, ezin duzu galdu esperientzia hau.