Logela

PITTIN

Premium PITTIN

Premium PITTIN

60 m2 I Bainuontzi biribila I Hästens koltxoia I Terraza

Ez urrundu gehiegi. Hemen nago. Ez al nauzu ikusten? Soberan dut airea. Etorri nirekin. Etorri, eskutik heldu gabe. Ez dut bidea ezagutzen. Oinak zapaltzen dizkizut. Ez da ezer gertatzen.

Premium logelak 50 m2 dauzka. Terrazak mendebaldera ematen du. Bertara ateratzen bazarete, Izu mendia ikusiko duzue. Haren atzean Artikutzako urtegia dago, bisita bat merezi duen parke natural ikusgarria. Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean.

Premium logelak 50 m2 dauzka. Terrazak mendebaldera ematen du. Bertara ateratzen bazarete, Izu mendia ikusiko duzue. Haren atzean Artikutzako urtegia dago, bisita bat merezi duen parke natural ikusgarria. Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean. Altzari guztiak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak, etab.) gure hotelerako diseinatu dituzte; esklusiboak dira. Oheak Hästens izen handiko markakoak dira, King neurrikoak. Birentzako oheak edo bakarkakoak dituzue aukeran (eskatu ezazue). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa lasaigarria eta sendagarria izatea dute helburu.

Gela mugikortasun urriko pertsonentzat dago egokitua, gelako bazter guztietara iritsi ahal izateko, baita bainugelan eta terrazan ere. Bainugelako konketak zumar-sustraiaz daude eginak. Zuhaitz hau ibaiertzetan hazten da, eta uraren aurkako babes naturala dauka. Harrera-produktuak Per Purr markakoak dira, % 100 naturalak, osagai toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak. Eskuz egiten dituzte, maitasun handiz. Armairu barruan, edaritegi txiki bat dago (fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak edo bonboiak dauzkana), eta kutxa gotorra (barruan aurkituko dituzu hura erabiltzeko argibideak). Gosaria logelan barne dago.