Attic Junior Suite
Attic Junior Suite Idixko
Zerbait kraskatu egin zen geure baitan. Kraskatu bai, baina ez ginen apurtu. Haren beldur ginen, ez ginen apurtu. Ez gara apurtu.
Attic Junior Suite Sorgintxo
Nirea egin nuen gorputza, askatu ezinik gelditu arte. Baina lotuta egotea ez da elkar ukitzea, ez da elkar laztantzea. Elkarrekin itsatsita egotea baino ez da.
- 60 m2
- Bainuontzi biribila
- Egurrezko habeekin sabaia
- 60 m2
- Bainuontzi biribila
- Hästens koltxoia
- Terraza
- Hästens koltxoia
- Terraza
Irakurketako besaulkiak
Attic Junior Suite kategoriak 60 m²-ko azalera du eta mendebaldera begira dago.
Terrazatik IZU mendia ikusiko duzue eta, haren atzean, Artikutzako urtegia dago, bisita bat merezi duen parke natural ikusgarri batean.
Bainuontzian bainu lasaigarri bat hartzea, paisaiaz gozatzen duzuen bitartean, aukera benetan tentagarria da.
Gehiago ikusi... Gutxiago ikusi
Altzari guztiak, armairuak, gau-mahaiak, koadroak eta oheburuak hotelerako esklusiboki diseinatu dira. Attic Junior Suite kategoriak sabai altuak eta egurrezko habeak ditu, eta horiek espazioari zabaltasun eta argitasun sentsazio handiagoa ematen diote.
Oheak HÄSTENS marka ospetsukoak dira, KING neurrikoak, eta ohe bikoitz gisa edo bi ohe indibidual gisa presta daitezke (aldez aurretik eskatuta). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa ahalik eta lasaigarrienak eta suspergarrienak izan daitezen diseinatu dira.
Kategoria mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta dago, espazio guztietara erraz iritsi ahal izateko, baita bainugelara eta terrazara ere.
Bainugelako konketak zumar-sustraiaz eginak daude. Zuhaitz horiek ibaiertzetan hazten dira eta urarekiko erresistentzia naturala dute.
Per Purr markako harrera-produktuak %100 naturalak, toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak dira. Eskuz egiten dira, arreta eta maitasun handiz.
Armairuaren barruan MiniBar-a aurkituko duzue, fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak eta boilurrak dituena, baita kutxa gotorra ere (erabiltzeko argibideak barruan daude).
