Suite Mattea

Suite Mattea

Lau esku elkarren bila dabiltza. Bi lepo, bi azal, bi begirada, bata bestearekin bat eginik, Bi izaki banaezin. Arnas bakarra, bare.

  • Bi logela
  • 120 m2
  • Bainuontzi biribila
  • Terraza eta balkoia

  • 120 m2
  • Bainuontzi biribila
  • Hästens koltxoia
  • Terraza
  • Hästens koltxoia
  • Sofa
  • Kulunka-aulkiak

Suite Mattea kategoria PUTTU espazio nagusiak, 66 m²-ko azalerarekin eta egongelarekin, eta MUÑU espazioak, 39 m²-ko azalerarekin, osatzen dute. Terraza bat hamakekin eta bi balkoi ere baditu.

Bi espazioek beren bainugela pribatua dute, eta independente edo elkarrekin komunikatuta egon daitezke. PUTTUk, gainera, tximinia, terraza eta balkoia ditu.

Suite Mattea mendebaldera begira dago, eta haranaren eta IZU mendiaren ikuspegi ederrak eskaintzen ditu. Iparraldera begira dagoen balkoitik, LARRÚN mendiaren ikuspegi zoragarriaz ere gozatu ahal izango duzue.

Gehiago ikusi... Gutxiago ikusi

Bainuontzian bainu lasaigarri bat hartzea, paisaiaz gozatzen duzuen bitartean, aukera benetan tentagarria da.

Sekulako gozamena da liburu bat hartu, musika jarri eta irakurtzeko besaulkietako batean edo sofan eroso esertzea, lasaitzea eta uneaz gozatzea. Tarteka begirada altxatu eta paisaia zoragarria ikustea esperientziaren parte da.

Giro are goxoagoa sortzeko, piztu tximinia eta gozatu ematen duen berotasun eta erosotasunaz.

MUÑUk balkoi bat du, eta bertatik IZU mendia ikus daiteke. Bainugela eder eta zabala ere badu.

Altzari guztiak, armairuak, gau-mahaiak, koadroak eta oheburuak hotelerako esklusiboki diseinatu dira.

Oheak HÄSTENS marka ospetsukoak dira, KING neurrikoak, eta ohe bikoitz gisa edo bi ohe indibidual gisa presta daitezke (aldez aurretik eskatuta). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa ahalik eta lasaigarrienak eta suspergarrienak izan daitezen diseinatu dira.

Kategoria mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta dago, espazio guztietara eta bainugeletara erraz iritsi ahal izateko.

Bainugelako konketak zumar-sustraiaz eginak daude. Zuhaitz horiek ibaiertzetan hazten dira eta urarekiko erresistentzia naturala dute.

Per Purr markako harrera-produktuak %100 naturalak, toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak dira. Eskuz egiten dira, arreta eta maitasun handiz.

Armairuaren barruan MiniBar-a aurkituko duzue, fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak eta bonboiak dituena, baita kutxa gotorra ere (erabiltzeko argibideak barruan daude).

Gainera, gure spa pribatuan 45 minutuko saio batez gozatu ahal izango duzue, kostu gehigarririk gabe.

Beste Logelak

Google 4,9/5
Booking 9,7/10
Tripadvisor 4,8/5
Left Menu Icon
arantzahotela logo negro
Enlaces a nuestra política de privacidad, aviso legal, de uso y cookies

Enlaces a nuestra política de privacidad, aviso legal, de uso y cookies

Política de privacidad
Política de Cookies