Junior Suite
Junior Suite Makatza
Aske, elkarrekin aske
Junior Suite Politxoi
Nirea egin nuen gorputza, askatu ezinik gelditu arte. Baina lotuta egotea ez da elkar ukitzea, ez da elkar laztantzea. Elkarrekin itsatsita egotea baino ez da.
Junior Suite Ttiki
Batak ezin du bestea gabe. Korapiloak ilean, korapiloak eztarrian. Bi gorputz azal bakarrean, estuegi.
Junior Suite Pittin
Ez urrundu gehiegi. Hemen nago. Ez al nauzu ikusten? Soberan dut airea. Etorri nirekin. Etorri, eskutik heldu gabe. Ez dut bidea ezagutzen. Oinak zapaltzen dizkizut. Ez da ezer gertatzen.
- 60 m2
- Bainuontzi biribila
- Terraza
- 60 m2
- Bainuontzi biribila
- Hästens koltxoia
- Terraza
- Hästens koltxoi king
Irakurketako besaulkiak
Junior Suite logelak 60 m2 dauzka. Terrazak iparraldera ematen du. Bertara ateratzen bazarete, Larrun mendia ikusiko duzue, tontorreraino joateko tren ospetsua daukana. Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean. Altzari guztiak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak, etab.)
Gehiago ikusi... Gutxiago ikusi
Gure hotelerako diseinatu dituzte; esklusiboak dira. Oheak Hastens izen handiko markakoak dira, King neurrikoak. Birentzako oheak edo bakarkakoak dituzue aukeran (eskatu ezazue). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa lasaigarria eta sendagarria izatea dute helburu. Munduko oherik onenetakoa duzue hauxe.
Gela mugikortasun urriko pertsonentzat dago egokitua, gelako bazter guztietara iritsi ahal izateko, baita bainugelan eta terrazan ere. Bainugelako konketak zumar-sustraiaz daude eginak. Zuhaitz hau ibaiertzetan hazten da, eta uraren aurkako babes naturala dauka. Harrera produktuak Per Purr markakoak dira, %100 naturalak, osagai toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak. Eskuz egiten dituzte, maitasun handiz. Armairu barruan, edaritegi txiki bat dago (fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak edo boilurrak dauzkana), eta kutxa gotorra (barruan aurkituko dituzu hura erabiltzeko argibidea).
Gosaria logelan barne dago.
