Junnior Suite
Puttu
Junnior Suite Puttu
Bi izaki banaezin. Arnas bakarra, bare.
81 m2 | Bainuontzi biribila | Hästens king oheak| Sofa | Egurrezko habeekin sabaia | Terraza eta balkoia
Puttu Valley Suiteak 80 eta 100 m2 arteko azalera du eta terrazara ematen du, haranaren ikuspegi pribilegiatua eskaintzen duten leiho handiekin, egur eta harri naturala konbinatzen dituen diseinu dotore batekin eta leihoaren ondoan dagoen bainuontzi independente batekin paisaiaz erlaxazio osoan gozatzeko.
Terrazatik begiratzen baduzu, IZU mendia ikus dezakezu, eta atzean Artikutzako urtegia, bisitatzeko moduko parke natural ikusgarria.
Bainuontzia bete eta eguzkitan bustitzea paisaia ikusten duzun bitartean aukera oso tentagarria da. Liburu bat hartu, musika jarri eta irakurtzeko aulki batean edo sofan eseri eta erlaxatu, gozatu... noizean behin begiratu eta paisaia kontenplatu ahal izatea gozamena da.
Piztu logelako tximinia; ematen duen berotasuna eta erosotasuna zoragarriak dira.
Altzari guztiak, armairuak, gaueko mahaiak, margolanak, oheburuak eta gehiago barne, hotelerako esklusiboki diseinatu dira.
Oheak, HÄSTENS marka ospetsukoak, king-size oheak dira, ohe bikoitz edo bikidunak izan daitezkeenak. Eskuz eginak dira, eta zure loa ahalik eta lasaiena eta atsedengarriena izan dadin diseinatuta daude.
Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean. Sekulako gozamena da besaulkian edo sofan eserita, patxadan, liburu bat irakurtzea, musika entzutea, tartean behin burua altxatu eta paisaiari begira jartzea.
Gelako tximinia probatu behar duzue. Tximiniak bero goxo eta berezi bat zabaltzen du. Altzari guztiak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak, etab.) gure hotelerako diseinatu dituzte; esklusiboak dira. Oheak Hastens izen handiko markakoak dira, King neurrikoak. Birentzako oheak edo bakarkakoak dituzue aukeran (eskatu ezazue). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa lasaigarria eta sendagarria izatea dute helburu.
Gela mugikortasun urriko pertsonentzat dago egokitua, gelako bazter guztietara iritsi ahal izateko, baita bainugelan eta terrazan ere. Bainugelako konketak zumar-sustraiaz daude eginak. Zuhaitz hau ibaiertzetan hazten da, eta uraren aurkako babes naturala dauka. Harrera-produktuak Per Purr markakoak dira, 100 naturalak, osagai toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak. Eskuz egiten dituzte, maitasun handiz. Armairu barruan, edaritegi txiki bat dago (fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak edo bonboiak dauzkana), eta kutxa gotorra (barruan aurkituko dituzu hura erabiltzeko argibideak).
